Ezkertiar populismoa ideologia politikoa da, populismoa eta ezkerreko politikak konbinatzen dituenak. Cas Mudderen definizioaren arabera, populismoa ideologia politiko bat da, gizartea bi ente homogeneo eta antagonistatan banatzen duena: herria eta eliteak, politikak lehenengoaren borondate orokorraren adierazpena izan behar duela argudiatuz.[1]
Ezker populistarentzat garrantzitsuak izan ohi diren gaiak antikapitalismoa, justizia soziala eta globalizazioaren aurkakoa izan ohi dira; klase sozialaren ideologia edo teoria sozialista, berriz, ez da ezker tradizionaleko alderdientzat bezain garrantzitsua.[2] Kapitalismoari eta globalizazioari kritika egitea antiamerikanismoari lotuta dago, Estatu Batuetako gerra-ekintza ez-herrikoien ondorioz, batez ere Ekialde Hurbilekoak. Aditu batzuek mugimendu ezkertiar populista nazionalistak ere aipatzen dituzte, Turkian kemalismoak erakusten duen ezaugarria adibidetzat jarriz.[3] Ezkerreko alderdi populistek gutxiengoen eskubideak babesteko joera dela eta, besteak beste, «populismo inklusiboa» terminoa ere erabili dute.[1]